TRANS EUROPE HALLES
Red europea de iniciativas culturales impulsadas por la comunidad ciudadana y artística que conecta más de 100 espacios culturales multidisciplinares de todo el continente.
Bitamine Faktoria es miembro desde 2018.
PROIEKTUAK PARTE HARTZEN DITUT
ALINA ANDREI
YOU KNOW ALL THESE PEOPLE
Espainia eta Frantziako pertsonei argazkiak atera dizkiet; zehazki, bi herrialde horien arteko mugako biztanleei. Halaber, Errumaniako etnia ugariko hiri bati atera dizkiot argazkiak (oinezkoak nahiz ezagutzen ditudan pertsonak). Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, errumanieraz, hungarieraz, errusieraz, italieraz, portugesez, alemanez, ingelesez eta gogoratzen ez ditudan beste hizkuntza batzuetan mintzatzen ziren.
Haiek guztiak nahasi egin nituen; hala, ia ezinezkoa da jakitea nondik datozen. Hala eta guztiz ere, paperezko pertsona horiei so eginez gero, da, ezagunak egiten zaizkizu, haiek ezagutu ez arren eta haien aurpegiak sekula ikusi izan ez arren.
Keinu bakar batek hauetakoren bat etorraraz diezazuke burura: ikaskide bat, beroki more bat, jasanezina den emakume bat, gizonezko agure bat, zure etxe parean txakurra paseatzen duen bizilagun isila, neska bat bakeroetan… Déjà vu moduko sentsazioa sortzen du gure baitan, bai onerako bai txarrerako, eta ezin da azaldu. Aldi berean, denak dira desberdinak eta antzekoak haien artean. Gogora ezazu aipatutakoa beste pertsona batzuk gorrotatzera gonbidatzen zaituztenean (edonor direla ere).
Haurtxoen sehasketatik zintzilika dauden jostailuekin pentsatu nuen: negar ez egiteko jostailuak, asperraldiari aurre egitekoak, eta bakardadearekiko eta iluntasunarekiko beldurra kentzekoak. Ageri denez, helduentzako irudikapen sinboliko bat da; hots, amesgaiztoetatik edo bizitza errealetik babestu ezin zaituen gezurretako talisman bat. Instalazio horiek Alexander Calder eta Bruno Munariren instalazio mugikorrei ere egiten diete erreferentzia.
Alina Andrei