REAS EUSKADI
Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea, 1997an sortu zen, eta ekonomia solidarioa garatu nahi du, ekonomia bere alderdi guztietan (ekoizpena, finantzaketa, merkataritza eta kontsumoa) bizitzaren iraunkortasunaren zerbitzura dagoen bitarteko gisa -eta ez amaiera gisa – aldarrikatzen duen ikuspegi eta praktika gisa ulertuta. Sarea, mugimendu ekonomiko, sozial eta politiko baten parte da, eta egungo sistema sozioekonomiko lokala eta globala eraldatzen laguntzen du, ekimen ekonomiko alternatiboak bultzatuz.