
2018
ERAKUSKETAK
Erakusketen komisariotza eta antolaketa.
Arte eta kulturaren inguruko erakusketak edukiz hornitzeko konpromezua hartzen dugu, egungo eremu artistikoan eta honen testuinguruan murgilduta bait gaude. Ikuspuntu kritikoa ematen dugu arte-proiektu eta sortzaileen aukeraketa eta apostuak egiteko, artista, hauen ekoizpen, erakunde eta publikoaren arteko mediazio lana eskainiz ere.
Mugaren bi aldeetako artisten estudioak bisitatu ohi ditugu eta hauen proiektu berriekin kontaktuan gaude.
Erakusketen muntai eta ibilbideak egiten ditugu, baita ekitaldi osoaren komunikazio-edukien diseinu eta inprimaketa ere, baita banakako eta erakusketa kolektiboen ibilbide kuratorialaren erredakzioa ere.
Egindako erakusketak:
BARRIOS/AUZOAK – Maialen Arocena / Aitor Izaguirre /Mónica González / Tania Lozano
CONSTRUCCION AUDIOVISUAL – Mikel Otxoteko / Maya Watanabe / Ibon Mainar
ARQUITECTURA, PAISAJISMO, URBANISMO – BÉRANGER LAYMOND/ PATRICIA GÓMEZ ROJO a.k.a INWOKO / JUDITH MILLOT
BUEN TIEMPO, BUEN TIEMPO EN LA VIDA / EGURALDI ONA BIZITZAN – Zuhar Iruretagoiena
emphasis – Presentación del proyecto sonoro y fotográfico – Laurentx Etxemendi
Horizontal Transfer – Jaime de los Ríos
“Ah, tu t’es encore éclipsé? / Ah, sigues desaparecido?” – Alizée Armet
COLORFUL SOUNDS – Ibon Mainar
A-TENSIONS – Helga Massetani
STADT AUF SAND GEBAUT “Una capital construida en la arena” – Volker Roloff
LA GRAN ISLA DE CRETO – Oskar Benas
SUSPENSIÓN – Gaspar Acebo
ARTEANDO 2013 – Grandes proyectos, pequeñas realidades.
CUANDO LA IMAGEN NOS DICE – Sara Morante / Jana Lottenburger / Unai Zoco / Alberto Martin Curto / Inwoko
LOTURAK – Xabier XTRM
WEARABLE ART – Tytti Thusberg
DIARIO DE FABULAJE – Fernanda Morais
PONLE CARA – Art & Project / Francisco Doussurd
ARTEANDO 2012 – El beneficio colectivo deriva al beneficio individual.
AGERTU ARTEAN desde ARTELEKU – BEATRIZ CHURRUCA / MAVI TABERNERO
STALAG – Béranger Laymond
ENTRE CORAZAS – Ainara Oskoz
ARTEANDO – Miren Gonzalez Goikoetxea / Laura Estevez Baz / Ainara Oscoz / Bitamine Faktoria.
“Partida de Pesca en el Prado” – Grégoire Lavigne
Galeria
PROIEKTU GEHIAGO
DENDA ONLINE
Bitamineren argitalpen eta proiektu guztiak aurki ditzakezu gure online denda berrian:
shop.bitamine.net
ikerketa-proiektua
Pandemia osteko ikerketa-programetarako eta egoitza artistikoetarako ikuspegi berriak (2021-2023)
Pandemia eta konfinamendu aldia eta ordura arte genituen askatasun askoren mugak gainditu eta gutxira sortu zen Bitamine Faktoriak azken 10 urteotan deitutako sorkuntzarako laguntzen programak berrikusteko ekimena.
Egia da orainaldi berria aldatu egin zela gertatutakoen ondorioz. Ekonomian eragina izan zuen, familia askok galdu zituzten maite zituzten pertsonak, galduak eta etsia hartuta sentiarazten gintuzten eguneroko errutinak eta aurrean genituen muga aldakorrek. Baina, gainera, pertsonok aldatu egin ginen. Gutako askok aprobetxatu dugu parentesi hori gelditzeko, hausnartzeko, aztertzeko, geure buruari errua egozteko, batzuetan galdu egiten dugula onartzeko eta, are gehiago, eginbehar akigarri horiek gainetik kentzeko. Gure helburuak zalantzan jarri eta erantzunak bilatu, horixe da kontua.
Arduragabea zen ordura arte gure egituran proposatu genuen ereduarekin jarraitzea, baina erantzunak ez ziren bakarrik agertuko, bilatu egin behar ziren.
Esparru horretan, lan luzea proiektatzen zen, fase zehatzetakoa, elkarren artean artikulatuak eta elkarren segidakoak denboran.
2021eko azaroan ikerketa lan bat jarri zen abian Euskal Herriko arte eta kultur sektorearen egoera ezagutzeko, eta 2022an zehar garatu zen.
Pertsona asko inplikatu dira lan-prozesuan, eta hori ezagutza-iturri baloraezina izan da, eta guztioi esker partekatu ditzakegu emaitza horiek. Bihotz-bihotzez espero dut emaitzak erabilgarriak eta emankorrak izatea sektorearentzat.
Jaitsi ikerketa
Diseinua: Estudio Moriskette
RIBERA #6
BIDASOAREN MEMORIA ARTEAREN IKUSPEGITIK
Espazio publikoan ospatzen den programa honek arte garaikidea eta memoria historikoa uztartzen ditu, uraren kulturak harreman sozialetan duen eragina ere aintzat hartuz. Diziplina anitzeko prozesu artistikoetan oinarritzen da eta elkar sorkuntzaren, partaidetzaren, ikerketaren eta esperimentazioaren aldeko apustua egiten du. Seigarren edizioa 2021eko irailaren 18an, larunbatarekin, ospatuko da Bidasoaren ibaiertzean. Urrian berriz emaitzen aurkezpena burutuko da CBA gunean.
CHECKPOINT
Infogunea
OROIMENAREN HORMAK
Horma esku-hartzea
MAIALEN AROCENA
JABIER RODRIGUEZ
RIBERA BEKAK
Humanitateen eta arteen alorrean ikerketa-ekintza izaerako proiektuak garatzeko esparru iraunkorra sustatzen du deialdi honek. Artista + antropologo bikoteak mugaz gaindiko lurraldean, Bidasoa ibaian eta bere eremuan bereziki, lanean aritzen dira.
Mugaz besteko esanahi kulturalak
Amaia Molinet y Olesya Dronyak
Ribera beketako bati esker aurrera eramandako izen bereko proiektuaren esparruan egindakoikerketan oinarritutako esku hartze artistikoa.
Larreaundi, langile-auzo baten dokumentala
Tamara Cuéllar y Félix Martín Cámara
Instalazioa (argazkiak)
Langile-auzo berri batean memoria bisuala. Larreaundiko auzotarren testigantza eta oroitzapenetan oinarritutako dokumentala.
10:00h
ABERE BA
BIGARA
Palíndromo Tailerra - Materialak barne
Palindromoak ezagutuko ditugu animalien izenekin jolasean: hitza, irudia eta ahotsa.
Iraupena: ordubete
11:00h
“ORILLAS”
INKO MARTIN
Radioperformance
“Orillas” fikziozko soinu-lan bat da. Ahotsaren, zuzenean sortutako soinu-efektuen eta soinu-atzealdeen bidez, soinuan zeharreko bidaia bat proposatzen die ikus-entzuleei. Horretarako, emakumezko antropologo batek Peruko Amazonasen bizi duen esperientzia izango da ardatz; hots, berez garenarekiko eta inguratzen gaituenarekiko konexio-, esplorazio- eta berraurkitze-esperientzia.
Gidoia eta muntaketa: Inko Martín. Antzezlea: Saioa Royo. Soinu-teknikariak: Mikel Cerezo eta Eneko Yaben.
10 minutu lehenago bertaratu beharra dago edukiera kontrolatzeko.
Iraupena: 40 minutu
12:00
NATURA ETA DARDARA
IDOIA ZABALETA, SOFÍA ASENCIO, CHUS DOMINGUEZ Y TOMÁS ARAGAY
Ibilaldi gidatua
"Natura eta haren dardara" ekimenak ibilaldi pausatu bat proposatzen du Bidasoa ibaiaren ertzean barrena, haren itsasorako bidean. Ibaiko korronteak ahots eta ikuspuntu desberdinen bidez begiratzeko eta entzuteko gonbita egiten zaie ibiltariei.”
Iraupena: ordubete
7 urtetik gorakoentzat gomendatua
Abiapuntua: checkpoint-a; 10 minutu lehenago bertaratu beharra dago edukiera kontrolatzeko.
13:00
BELARRIZ SU(S)MATU
MAITE ARROITAJAUREGI (MURSEGO)
Tailerra
Gure inguruan etengabe hedatzen ari den pieza musikal bat da soinu-paisaia; gu, aldiz, haren entzule, jole eta konpositore gara aldi berean.
Iraupena: ordu eta erdi
10 urtetik gorakoentzat gomendatua