Azken proiektuak
Artearen ekosistemako kudeaketa emozionala: jardunbide kultural egokien dekalogo baterantz
GehiagoBitaminek ikerketa bat jarri du abian Gipuzkoako arte eta kultura ekosistema zeharkatzen duten baldintza emozional, laboral eta harremanezkoak aztertzeko.
Proiektuak galdera sinple baina beharrezko batetik abiatzen da: nola eragiten diete prekarietateak, ziurgabetasunak, deialdiek, ekoizpen-erritmoek eta sektorearen dinamikek hura sostengatzen duten pertsonen eguneroko bizitzari?
Galdetegi honen bidez esperientziak, pertzepzioak eta ezinegon egoerak jasotzea bilatzen dugu, baina baita zaintza-praktikak, erresistentzia estrategiak eta eraldaketarako aukerak identifikatzea ere. Azken helburua diagnostiko kolektibo bat eta jardunbide kultural egokien dekalogo bat osatzea da, sektore bidezkoago, jasangarriago eta zainduago baten alde egiteko.
Ikerketa Helga Massetani Piemontek (Bitamine) koordinatzen du, eta honako lankide hauen ekarpena du:
Mónica Crespo Doval
Soziologian lizentziatua, idazkari akademikoa eta UNED-Bergarako irakasle-tutorea.Larraitz Nerea Zumeta Sánchez
Psikologian doktorea, ikertzailea eta UNED-Bergarako irakasle-tutorea.Gipuzkoako arte eta kultura arloan jarduten baduzu, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
👉 Galdetegira sartu: https://form.typeform.com/to/YCZ5v80Y
Gutxi gorabeherako iraupena: 15-20 minutu.
Zure parte-hartzea anonimoa da eta kultura-sektoreko lan eta bizi baldintzei buruzko ezagutza kolektiboa sortzen lagunduko du.
Urumeako Atlas Emozionala - Erakusketa
GehiagoGorputza, memoria eta ibilgua
Atlas honek ez du ibai bat zeharkatzen: bertan murgiltzen da.Erakusketak Urumea irakurtzea proposatzen du, bertan bizi izan direnen eta euren oroimenean
mantentzen diren keinuen bitartez. Uretan arropa garbitzeko bizkarra makurtu zuten gorputzak.
Arraunak erritmoan mugitu zituzten gorputzak. Hondarra kargatu, olioa botilaratu edo tabakoa bildu
zuten gorputzak. Erromerietan dantza egin zuten gorputzak, banderei eutsi zietenak, zubiak behin
eta berriro zeharkatu zituztenak, ohitura bihurtu arte.Horrela, ibaia eraldatzen ari den organismo gisa agertzen da, baina baita beste batzuek bertan
utzitako arrastoek markatu zituzten leku gisa ere. Batzuek iraun egiten dute, beste batzuk desagertu
egin dira lanbideekin, lantegiekin, aisialdirako moduekin edo urekin erlazionatzeko moduekin batera.
Urumea gorputzetik zeharkatzea bada, baita ere, geure buruari galdetzea guzti horretatik zer
geratzen den eta hemendik aurrera ibaiarekin zer harreman eraiki nahi dugun.Hiru urtetan zehar garatu den proiektu baten amaiera da. Herritarrei ahotsa eman genien ikerketa
batekin hasi zen. Inkesten, talde-elkarrizketen eta partaidetza-tailerren bidez, Donostia zeharkatzen
duen ibaiari buruz duten pertzepzioa jaso genuen donostiarrengandik: oroitzapenak, irudiak,
sentsazioak, datu historikoak, eta abar. Oroitzapen horietan oinarrituta, atlas idatzi bat eraiki
genuen: ibaiaren historiaz, hiriaz eta bi leku horietan pertsonak nola bizi diren kontatzen duten
hamar kontakizunez osatutako argitalpen bat. Orain, hamar kontakizun horiek hizkuntzaz aldatu eta
erakusketa-espaziora iristen dira: hitzak irudiari, soinuari eta mugimenduari bide ematen die, horiek
kontatzeko eta esperimentatzeko beste modu batzuetatik gertaera berberetara itzultzeko.Helga Massetani Piemonte
Komisarioa: Helga Massetani Piemonte
Ondare-bildumen kudeaketa: María José Noain Maura
Testuak: Helga Massetani Piemonte eta María José Noain Maura2026(e)ko urriaren 2(e)tik 2027(e)ko martxoaren 21(e)ra
Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9:30-18:00 Larunbata: 10:00-14:00 / 15:00-19:00 Igande eta jai-egunak: 10:00-14:00
Lekua Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea (Donostia)
Mandasko Dukearen pasealekua, 66
Donostia / San SebastiánIntx'Apain
GehiagoIntx’Apain: hitzak hormetan, auzoa bizirik
Intx´Apain hiru egunez Intxaurrondoko auzoa sorkuntzarako eta topaketarako gune bihurtuko duen hiri-arte jaialdia da. Auzoko hamar bat horma artearen bidez eraldatuko dira, euskarak eta hitzek protagonismo berezia izango duten prozesu kolektibo batean. «Zein da zure hitza?» lelopean, jaialdiak hitzak abiapuntu hartzera gonbidatuko ditu artistak eta herritarrak, bakoitzak berea aukeratu, partekatu eta hormetan irudikatzeko. Hitzek, horrela, artea sortzeko aitzakia izateaz gain, elkar ezagutzeko, ideiak trukatzeko eta komunitatea indartzeko aukera ere eskainiko dute.
Musika, rapa, bertsolaritza, breakdancea eta tailerrak izango dira egitarauaren osagai nagusietako batzuk. Horiez gain, ikastolekin, auzoko elkarteekin eta hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako proposamen parte-hartzaileek osatuko dute jaialdia.
info +

DEITU BERRIAK
- ITXITA
HAU #9
GehiagoEUSKAL HERRIKO OBJEKTU TRADIZIONALAREN DISEINU LEHIAKETA
Deialdi honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratzea ekar lezake; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatu bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Era honetan, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira baita diseinu alorrean ikerketa ildoak eta ekintza eremuak zabaltzen dira ere.
Deialdi honetan kriseilu objektua berraztertzea proposatzen da. Ikus oinarriak xehetasun gehiagorako.
Deialdi hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionaleei edo kolektiboeei zuzentzen da (industria- eta produktu diseinua, arkitektura, ingeniaritzak,arte ederrak, etab.). Edozein pertsona fisikok, edozein herritartasun eta adin duelarik, edo pertsona juridikok, edozein bizileku duelarik, har dezake parte. Lehiaketa honetan parte hartzea urririk da.
EPEMUGA
2026ko maiatzaren 4a - ITXITA
EAS EZE #10
GehiagoEUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA
Bitaminek, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren barnean egiten du deialdi hau. Programa honen bidez arte ikerkuntza eta ekoizpena sustatu nahi dira, sortzaileak sustatzen lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatu nahi da.
Euskadin bizi eta lan egiten duten pertsonen proiektu artistikoetara irekita dago.
ZERTAN DATZA?
Bi fasetan garatuko da laguntza. Hasieran proiektu batean lan egingo da hainbat aurreko hilabeteetan. Behin bukatu ondoren, esportatu egingo da Buenos Airesen (Argentina) aurkezteko, eta han gaur egungo hainbat kulturgune nabermenetan erakutsiko da.
Tokiko erakundeekin batera, jarduera egutegi bat finkatuko da eta bertan artistek hainbat parte hartze izango dituzte bertako areto, museo, kulturgune eta artistetan.
EPEMUGA
Aprilak 15
INFO
enter@bitamine.net