Azken proiektuak
LUR AZPIKO FORMAKUNTZA
GehiagoAutogestionatutako proiektuetara egokitutako formakuntza bat
Bitamine Faktorian bertatik bertara ezagutzen ditugu gaur egungo kultura esparruko testuinguru eta agertoki desberdinak; izan ere, egunero egiten diegu aurre proiektu independente bat kudeatzeak dakartzan oztopo eta zailtasunei, kultura bezalako sektore prekarizatu batean. Aspaldidanik, sektoreko hainbat eragilek eta profesionalek jarduera mota horren know how-a ezagutzeko interesa dutela ikusi dugu. Beraz, horrelako prestakuntza eskaintzea aukera bat da ezagutzak partekatu, antzeko kezkak dituzten pertsonen arteko harremanak sortu eta ekosistema bera indartzen laguntzeko.
HELBURUAK
Alde batetik, ohiko formakuntzei prestakuntza osagarria eskaintzea, enpresa kulturalaren ohiko ereduan sartzen ez diren proiektu autogestionatuetara bideratuta, hau da, beste errealitate, erronka eta zailtasun batzuei aurre egin behar dieten egitasmoetara.Bestetik, kudeaketa-, komunikazio- eta diseinu-tresnak eskaintzea, proiektuak aberasteko eta beste kultura- eta arte-egitura batzuen hazkunde-aukerak areagotzeko, bai eta kultura- eta sormen-arloan interesa duten pertsonen prestakuntza bultzatzeko ere.
Programa osoak hiru atal osagarri ditu:
//// KULTURA-KUDEAKETA
Bitamine Faktoria proiektu independentea da, eta, halabeharrez, hazten eta kultura-errealitate eta politika desberdinetara egokitzen joan da. Atal honek gai hauek biltzen ditu: proiektu independenteen sorrera eta kudeaketa, jarduera mota horri egokitutako finantzaketa- eta administrazio-moduak, ereduak, profilak eta estrategiak, ebaluazioa, lankidetza eta sareak.//// DISEINUA ETA IRUDIA PROIEKTU KULTURALETAN
Laburrean, diseinu-tresnak proiektu kultural eta artistikoetan, hau da, marka, branding-a eta ikus-identitatea. Gure proiektuei ematen diegun diseinuak eta irudiak gainerakoetatik bereizten eta kokatzen dituzte. Atal honetan diseinuaren oinarriak lantzen dira, koloreak eta tipografiak modu arrazoituan konbinatuz, proiektuak edo zerbitzuak sustatzeko irudi eta konposizio erakargarriak sortze aldera; bai euskarri inprimatuetan (esku-orriak, txartelak, kartelak), bai bitarteko digitaletan (webgunea, bloga, mailinga, sare sozialak).//// KOMUNIKAZIO KULTURALA
Kultura-erakundeetan komunikazioa tresna estrategikoa da. Atal honetan, kultura- eta arte-arloetako komunikazioaren berezitasunak lantzen dira, kultura-edukiak ahalik eta ondoen komunikatzeko jardunbide egokiak aztertzen dira; bai eta kultura-produktuak eta -zerbitzuak merkaturatzeko tresnak eta estrategiak, komunikazio-plan baten diseinua eta komunikabideekiko harremana ere.DATAK
2021eko martxoaren 15etik 18ra
15:00etatik 19:00etara
Partaide-kopurua: 10 lagunNON
Tabakalera | Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Andre zigarrogileen plaza, 1
20012 DonostiaHIZKUNTZA
GaztelaniaIZEN-EMATEA
Doakoa, lekuak bete arte
Lekuak agortuta. Itxaron-zerrenda zabalik
Izena emateko orriaEPEMUGA
Martxoaren 12 arte+INFO
faktoria@bitamine.net | jaitsi informazioaBIDASOAKO ATLAS EMOZIONALA
GehiagoIrungo Udalak babestutako 2019ko Ribera Bekari esker egindako ikerketaren (“Bidasoaren kartografia emozionala” izenekoa) jarraipena da proiektu hau.
Ikergai diren edukien gaineko bitartekaritza-ariketa praktiko bat egitea du ardatz proiektuak. Helburua ez da mugatzen hainbat pertsonaia, gertakizun, zaletasun eta beste nabarmentzera; alegia, haiek guztiak zeharka lantzen ditu, diziplina artistiko desberdinen bidez.
Ziur gaude kulturartekotasuna (muga kontuan hartuta, egungo testuinguruan) jorratzen duen halako ikerketa batek emaitza pluralagoak eskaintzen dituela lurralde honen memoria historikoaren alderdi askoren berrikuspenari dagokionez. "Globalizazio-aroan, kulturartekotasuna da sasi-ziurtasun etnozentrikoen edo diziplinazkoen ikergairik esanguratsuena, galdetzaileena" (Canclini, 2006: 101). Integrazioa lortze aldera landu behar dugun tresna da kulturartekotasuna. Elkarrizketa gure bizikidetasunaren oinarria da, elkarri uler diezaiogun eta aniztasuna aberastasun kulturaltzat eta mundu mailako ondare immaterialtzat jo dezagun.
“Atlas” izena hautatu dugu faszikulu didaktikoen sorta bat Elena Odriozola ilustratzailearen lanarekin bateratzearen emaitza delako, garrantzizko alderdi sozialak nabarmenduz. Berez, kokapen geografiko jakin bateko istorioak kontatzen dituzten hamar koaderno txiki dira, María José Noain Maurak dotoretasunez idatzitakoak eta adin guztietara egokitutako hizkera dutenak.Testuak: María José Noain Maura
Koordinazioa eta Diseinua: Helga Massetani Piemonte
Ilustrazioak: Elena Odriozola
Itzulpena: Joxan Elosegi
LG D 00104-2022
2022Bibliografia
ERAKUSKETA "FABRIKAZIOAREN ARTEA"
GehiagoApirilaren 7an - Ficoba - KREA BIDASOA XIII. edizioa
Ekintzailetza, Berrikuntza eta SorkuntzaIrungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bidez, Krea Bidasoaren hamahirugarren edizioa egin dute Ficoban. Egun osoan zehar jardueren, tailerren eta espazioen programa zabala garatu da, eta ekintzaileak, enpresak eta beste erakunde publiko zein pribatu batzuk elkartzeko balio izan du.
Ficobako goiko solairuan ‘Fabrikazioaren artea’ erakusketa jarri da, eta Bitamine Faktoriako Helga Massetani Piemonte izan da erakusketaren komisarioa. Erakusketako pieza bakoitza ad hoc sortu da balioak, esperientziak eta berrikuntza irudikatzeko.Erakusketa hori testuinguruan ulertzeko bitartekaritza-osagai gisa, bisita gidatuak eskaini dira diskurtso kuratoriala azaltzeko, bai eta pieza bakoitzetik ibilbide bat egiteko ere.
Erakusketa honek gure kulturari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, baina kultura Melville Herskovits antropologo eta historialariaren ikuspuntutik; hau da, “pertsonek egindako ingurunearen zati” gisa.
Kultura definitzen duen ezaugarrietako bat da ingurune fisikora hobeto egokitzea ahalbidetzen duela, baliabide material eta tresna anitzak erabiliz, logika naturalak finkatutako aukeren gainetik goratu ahal izateko.
Artista bakoitzak aldarrikatzen duen estandarteetan oinarritutako diskurtsoa transmititzen duten pieza hauek, bizi-kalitatea hobetzeko eta gure ingurumenak eskatzen duen larrialdi berrietara berregokitzeko konpromisoa ere erakusten dute.
Ikusgai dauden pieza bakoitza ad hoc sortutakoa da, balioak, ibilbideak eta berrikuntza irudikatzeko. Industriaren eta fabrikazioaren esparruan erabiltzen den hizkuntza artearen lengoaiara, sortze prozesura eta diskurtso kuratorialera itzultzeko ahalegina egin da.
Egileak lanaldian lan egiten duten pertsona horiek guztiak dira, fabrikazioaren artea ekoizten dutenak.
ARTISTAK
PUERTAS OLAMENDI / KEMPCHEN-COMDIFLEX / LIEVORE ALTHERR MOLINA - SELLEX / AIADEK / NORCLAMP / ALGON EMM S.L. / ALCAD ELECTRONICS / JUNCAL AGUIRRE / IRUMADESKARGATU KATALOGOA

DEITU BERRIAK
- ITXITA
BAR #10
GehiagoBIDASOA ART RESIDENCY
Bidasoa Artist Residency Euskal Herrian (Espainia/Frantzia) 45 egunez gutxienez bizitzeko eskuragarritasuna duten nazionalitate eta adin guztietako artistei zuzenduta dago.
Deialdi honek sorkuntza eta ikerketarako egonaldi bat sortzea du helburu, non artista batek “marjina” kontzeptuaren inguruko hausnarketa egingo baitu. Bidasoaldean egonaldia egin nahi duen artista ororentzat dago irekita deialdia, nazionalitatea edozein dela ere. Marjinatan/Marjinetatik lortzen diren ikuspegi anitzen integrazioa eta haien inguruko hausnarketa suspertzen dituen emaitza bat sortzean datza programaren interesa.
ZERTAN DATZA?
Bitamine Faktoriak eskaintzen duen laguntzak hauek hartzen ditu barne:
-Aholkularitza eta jarraipena. Arte eta kultura lokalaren aktore desberdinekin harremanetan jartzeko aukera emango da.
-Ostatua: estudioa, ohe bikoitzeko logela, sofa-ohe bikoitza duen egongela, komuna, sukaldea, aparkalekua eta lorategia dituen landa-apartamentu pribatu bat.
-Lan egiteko eremua.
-Ordainsariak: 1600 euro gordin hileko (dagokion atxikipenaren mende).
-Jatorritik egonaldiaren kokapenerako lekualdaketa (gehienez ere, 1000 euro joan/etorria)*.
-Ekoizpen-gastuak (1200 eurora arte).
-Itzulpenak, diseinua, material grafikoa, eta ikerketaren eta sorkuntza-prozesuaren emaitzak argitaratzeko inprimaketa.
-Komunikazioa eta hedapena.
*Bitamine Faktoriak gonbidapen-gutun bat idazteko aukera eskaintzen du, onuradunak laguntza gehigarriak eska ditzan jatorrian.
EPEMUGA
2022ko azaroaren 7a - ITXITA
EAS-EZE #7
GehiagoEUSKAL ARTE GARAIKIDEA NAZIOARTEKOTZEKO PROGRAMA
Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren barnean egiten du deialdi hau. Programa honen bidez arte ikerkuntza eta ekoizpena sustatu nahi dira, sortzaileak sustatzen lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatu nahi da.
Euskadin bizi diren eta bertan lan egiten duten artisten esportazio proiektu artistikoak sustatzeko da, edozein diziplinatakoak izanda ere.
ZERTAN DATZA?
Bi fasetan garatuko da laguntza. Hasieran proiektu batean lan egingo da hainbat aurreko hilabeteetan. Behin bukatu ondoren, esportatu egingo da Buenos Airesen (Argentina) aurkezteko, eta han gaur egungo hainbat kulturgune nabermenetan erakutsiko da.
Tokiko erakundeekin batera, jarduera egutegi bat finkatuko da eta bertan artistek hainbat parte hartze izango dituzte aretotan, museotan, kulturgunetan eta galeriatan (mahai inguruak, eztabaidak, workshopak, topaketak eta lan kolektiboak) lekuko artista garrantzitsuekin.
EPEMUGA
2022ko azaroaren 7an.INFO
enter@bitamine.net